Gizartea -

Koronabirusa

EAEko herritarrek haurren lehen irteeran "ondo jokatu" dutela azaldu du Murgak

Jende pilaketak islatzen zituzten "leku zehatzetako irudiak atera direla" aitortu du, baina "balorazio orokorra herritarrek ondo jokatu dutela eta arauak errespetatu dituztela da".

Haurrak kalera atera diren lehen egunean, Donostiako parke batean. EFE
Haurrak kalera atera diren lehen egunean, Donostiako parke batean
Haurrak kalera atera diren lehen egunean, Donostiako parke batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du EAEko herritarrek "ondo jokatu" dutela haurrak kalera atera diren lehen egunean, eta gurasoei nabarmendu die adingabeak "urruntasunean hezi" behar direla.

COVID-19aren bilakaerari buruzko azken datuak ezagutzera emateko prentsaurreko telematikoan, Nekane Murgak haurrek igandean konfinamendua arintzeko egin duten lehen irteerari buruz hitz egin du.

Haurren irteera baimentzen duen neurria Iñigo Urkullu lehendakariak proposatu zuela gogorarazi ostean, "funtsean" neurri hori "osasunean oinarritzen" dela adierazi du. "Gure haurrek, hazten ari direnez, jarduera fisikoak eta psikologikoak behar dituzte, eta, pandemiaren fase honetan, mota horretako jarduerak egiten hastea beharrezkoa zen", azaldu du.

Haurrak kalera ateratzea "beharrezkoa eta osasun beharrei erabat lotua" dagoela nabarmendu du. Gainera, onartu du jende pilaketak islatzen zituzten "leku zehatzetako irudiak atera direla". Halere, "balorazio orokorra herritarrek ondo jokatu dutela eta arauak mantendu dituztela da; gurasoak seme-alabei urruntzearen garrantzia erakusten ari dira".

Murgak adierazi duenez, "atzoko eguna zirraragarria izan zen haur askorentzat, baita familientzat ere", eta, "ziurrenik, haurrak higienea mantentzera eta eskuak garbitzea bezalako ohituretara moldatuta zeuden", nabarmendu du. "Orain, urruntasunean hezteko unea iritsi da, eta horretan ari dira familia guztiak, beraiekin bizi diren seme-alabek gaixotasuna ez hartzeko interesa duten lehenak baitira".

Hortaz, osasunaren ikuspegitik egindako balorazioa "ona" dela berretsi du, eta "guraso guztiei" gonbita egin die "euren seme-alabak eskuetako higienean hezten jarraitzeko, baita urruntasunean ere; izan ere, bereziki zaila da gazteenentzat, baina beharrezko neurria da".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Koronabirusa