Gizartea -
Ustezko eutanasia kasua
Baionako medikuak 15.000 elkartasun mezu jaso ditu
Nicolas Bonnemaison medikua atxilotu zuten, ustez, lau pertsonei eutanasiarekin hiltzen laguntzea egotzita.
Erredakzioa
Nicolas Bonnemaison, Baionako Ospitaleko 15.000 elkartasun mezu inguru jaso ditu sare sozial ezberdinetan. Marc Aillét Baionako apezpikuak gertaera honen aurka agertu da "zibilizazioaren atzerapena" dela adieraziz.
Bonnemaison atxilotua izan zen eta geroago, aske utzi zuten, lau pertsonei eutanasiarekin hiltzen laguntzea egotzita. Medikuaren abokatuak adierazi zuen Bonnemaisonek gertakaria onartu duela. Medikuaren hitzetan, adineko lau gaixo "pozoitu" zituen haien "sufrimendua laburtzeko".
Oraingoz, hildakoen familiek ez dute kasuaren inguruan salaketarik egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea