Gizartea -

COVID-19

#BilletesDeAquí, krisiaren aurrean bertako merkataritzari laguntzeko gizarte-ekimena

Irabazi asmorik gabeko ekintza honen helburua bertako merkataritzaren egoera ikusaraztea, egiten duten lan ekonomiko eta soziala nabarmentzea, eta kontsumitzaileekin duten lotura indartzea da.

#BilletesDeAquí ekimeneko irudia
#BilletesDeAquí ekimeneko irudia
#BilletesDeAquí ekimeneko irudia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Dimensión publizitate-agentzia ohiak, bere Rezinkberrikuntza sozialeko laborategiaren bidez, irabazi-asmorik gabeko #BilletesDeAquí ekimena jarri du abian. Errebindikazio, gizarte eta arte ekintza xumea da, eta helburua bertako merkataritzaren egoera ikusaraztea da, era horretako dendek beren hirietan egiten duten lan ekonomiko eta soziala nabarmentzea, eta kontsumitzaileekin duten lotura indartzea. Ideia erraza da: billete bat hartu (edo bat baino gehiago), pertsona bizi den herriaren izena idatzi bertan, baita #BilletesDeAquí traola ere, eta bertako denda batean zirkulazioan jarri.

Gainera, Rezink-Dimensiónetik billete hori sare sozialetan #BilletesDeAquí traolarekin partekatzeko proposamena luzatzen dute, billetea gastatu nahi den establezimenduaren izena aipatuz, elkartasun adierazgarri publiko gisa. 2019an bataz beste eguneko 31 bertako denda desagertu dira. Plataforma digitalen etorrerak, saltoki handien lehia jasanezinak, denda-kateek eta Interneten erosteko ohitura berriek, denda txikien biziraupena mehatxatzen dute. Eta sektorearentzat egoera nahiko dramatikoa ez bazen, Espainiako Merkataritza Konfederazioak (CEC) uste du koronabirusaren krisiarekin, bertako denden % 20k itxi egin beharko duela. 80.000 establezimendu izango lirateke, 240.000 lanpostu suntsituta.Egun, denda gehienak itxita daude alarma-egoera aktibatu delako, eta ezin da jakin normaltasunera itzultzean pertsiana berriz igo ahal izango duten hala ez. Hori dela eta, Dimensión publizitate-agentzia ohiak #BilletesDeAquí ekimena jarri du martxan, ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoz, billeteak norberaren inguruan zirkulatzen jarraitu ahal izateko ekintza arin eta erraz baten bidez. Dimensióneko lehendakari eta zuzendari sortzaile exekutibo eta ekimen honen bultzatzaile den Guille Viglionek funtsezkotzat jotzen du sektore honi laguntzea: “Bertako merkataritzak gure hiri eta herriak bertebratzen ditu, eta #BilletesDeAquí-rekin elementu mobilizatzaile bat sortu nahi izan dugu aktibismoaren eta sektorehorrekiko elkartasunaren txinparta eragiteko”. Hainbat ikerlanek frogatu dute bertako dendetan gastatzen den dirua gutxienez hiru aldiz dabilela inguruan ekonomia orokorrean desagertu baino lehen. Billete bat inguru batean geratzen denean, eskuz aldatzen da, eta inguru guztiak onura ateratzen du. Esku-dirutan ordainduz gero, ez dago bertaiko merkataritzaren irabazi-marjina murrizten duen komisiorik hirugarrenei. #BilletesDeAquí-etariko bat izateko, idatzi zure herriaren izena eta traola #BilletesDeAquí ekimena abian jartzeko, Iñaki Gabilondo eta Xabier Euzkitze kazetarien laguntza izan du; bat egin nahi izan dute mugimenduarekin, eta, horretarako, ekimenaren aurkezpen-bideoari ahotsa jarri diote. Bideo hau gogoeta hunkigarri bat da bertako merkataritzak gure herri eta hiriei egiten dien ekarpenaren inguruan. Iñaki Gabilondok gaztelaniazko bertsioa egin du, eta Xabier Euzkitzek euskarazkoa. Hainbat artistek ere bat egin nahi izan dute bertako merkataritzaren aldeko mugimendu honekin, eta gehigarri bat eman diote ekimenari: ¿beraien herrietako elementu adierazgarriren bat billeteetan marraztu. Besteak beste, Judas Arrieta, Ángela Alonso, Lucía Camarena, Anna Aromir, Óscar Casla, Asier Sanz, Ane Meoki, Isabel Mancebo, María Camarena eta Txema Ruizek egin dute ekarpen hau. Lan horiek guztiak eta ekimenaren izateko arrazoia billetesdeaqui.com web orrian aurkitu daitezke, baita bere sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) ere. Horietan, herritarrek beren sare sozialetan #BilletesDeAquí traolarekin argitaratzen dituzten billeteen irudiak ere partekatuko dira, zein dendatan jarriko duten zirkulazioan ere azalduko delarik. Bertako merkataritzaren inplikazioa funtsezkoa da

#BilletesDeAquí sortu da ¿bertako merkataritzari laguntzeko, baina, era berean, bere inplikazioa behar du hedatzeko. Horregatik, Rezink-Dimensiónetik zuzenean ari dira saltoki eta sektoreko federazio eta elkarteei ekimenaren berri ematen. Mugimenduarekiko beraien atxikimendua honela adierazi dezakete:  Margotutako billeteak onartuz.

Hauek zirkulazioan mantenduz.

Beraien erakusleihoan eta sare sozialetan mugimenduaren bereizgarria jarriz. Bertako merkataritzan erosteak dituen abantailak biltzen dituen posterra ere jar dezakete.

Ekintza beraien sare sozial eta kontaktuen bidez zabalduz. Bai bereizgarria bai posterra billetesdeaqui.com webgunetik deskarga daitezke. Gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz daude. Baimenduta dago Billetea ez baliogabetzeko, Europako Banku Zentralaren 2013ko apirilaren 19ko Erabakiaren arabera (BCE/2013/10), eurotako billeteen izendapenei, zehaztapenei, erreprodukzioari, trukeari eta erretiratzeari buruz, hau adierazten da: “ez dira mutilatutzat edo hondatutzat joko, hau da, neurri txikiagoan dauden billeteak baliozkoak izango direla, adibidez, oharrak, zenbakiak edo esaldi laburrak izateagatik”

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria