Gizartea -

Aita Santuaren bisita

Atxilotu bat, Benedictoren aurkarien kontrako atentatua antolatzearren

Gas asfixiagarriak eta beste substantzia kimiko batzuk erabili nahi zituen atentatua aurrera eramateko.

Benedicto XVI.ak Madril bisitatuko du egunotan.
Benedicto XVI.ak Madril bisitatuko du egunotan.
Rouco Varelak hasiera eman dio Gazteen Munduko Jardunaldiari

01:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Santuaren bisitaren aurkarien kontrako atentatua antolatzen ari zen pertsona atzerritar bat atxilotu du gaur goizean Polizia Nazionalak Madrilen.

Kimika eta zientziarekin lotutako ikasketak burutzen izan omen da Espainian atxilotua. Gas asfixiagarriak eta beste substantzia kimiko batzuk erabili nahi zituen atentatua aurrera eramateko.

Atxilotuaren Madrilgo etxebizitza miatu eta memoria eramangarri bat eta bere ikasketekin inolako harremanik ez zuten prozesu kimiko ugariz betetako koaderno bi atzeman dizkio Poliziak.

Irekiera-meza

Antolakuntzaren arabera, ia milioi erdi gazte bildu da gaur Madrilen, Cibeles plazan, Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldiari hasiera emateko. Antonio Maria Rouco Varela Madrilgo kardinal artzapezpikuak eman duen mezak ireki ditu jardunaldiaren ateak 20:00etan.

Espainiako hiriburuan 300 ekitaldi baino gehiago egingo dira, eta Buen Retiroko Parkea 'Barkamenaren Parkea' bihurtuko dute; 80 stand eta 200 aitorlekuetan mila apaiz egongo dira fededunen aitortza entzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea