Gizartea -

Aita Santuaren bisita

Manifestazio laikoa egingo dute, diru publikoaren erabilera salatzeko

Atzo, Aita Santuaren bisitaren aurkarien kontrako atentatua antolatzen ari zen pertsona bat atxilotu zuen Espainiako Poliziak Madrilen.

Benedicto XVI.ak Madril bisitatuko du egunotan.
Benedicto XVI.ak Madril bisitatuko du egunotan.
Rouco Varelak hasiera eman dio Gazteen Munduko Jardunaldiari

01:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde laiko eta ateoek manifestazioa egingo dute gaur eguerdian Madrilen, Aita Santuaren bisitak eragindako gastu publikoak salatzeko.

Manifestazio laikoa Madrilgo erdigunean egingo dute.

Atxilotu bat

Bestalde, Aita Santuaren bisitaren aurkarien kontrako atentatua antolatzen ari zen pertsona atzerritar bat atxilotu zuen atzo goizean Espainiako Poliziak Madrilen.

Kimika eta zientziarekin lotutako ikasketak burutzen izan omen da Espainian atxilotua. Gas asfixiagarriak eta beste substantzia kimiko batzuk erabili nahi zituen atentatua aurrera eramateko.

Atxilotuaren Madrilgo etxebizitza miatu eta memoria eramangarri bat eta bere ikasketekin inolako harremanik ez zuten prozesu kimiko ugariz betetako koaderno bi atzeman dizkio Poliziak.

Irekiera-meza

Antolakuntzaren arabera, ia milioi erdi gazte bildu zen atzo Madrilen, Cibeles plazan, Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldiari hasiera emateko. Antonio Maria Rouco Varela Madrilgo kardinal artzapezpikuak eman zuen mezak ireki zituen jardunaldiaren ateak.

Varelak milaka gazteei ongi-etorria eman zien. "Ingurukoak" ebanjelizatzeko deia egin zien, eta Elizak bizi duen "bokazio krisiaren aurrean" adi egoteko eskatu.

Omilian jardunaldien sortzailea, Juan Pablo II., gogoan izan zuen, eta ez zuen Espainiako Gobernuaren aurkako kritikarik egin.

Orotara, 800 kardinal, artzapezpiku eta Gotzainek parte hartu zuten Varelak eskainitako bi orduko mezan, 8.000 apaizekin batera.

Espainiako hiriburuan 300 ekitaldi baino gehiago egingo dira, eta Buen Retiroko Parkea 'Barkamenaren Parkea' bihurtuko dute; 80 stand eta 200 aitorlekuetan mila apaiz egongo dira fededunen aitortza entzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea