Gizartea -

Koronabirusa

Donostiako parkeak eta hondartzak larunbatean irekiko dituzte berriro

Haur-parkeek, aldiz, itxita jarraituko dute, Gipuzkoako hiriburuko Udalak gogora ekarri duenez.

Donostiako hondartzak eta parkeak larunbatean irekiko dituzte berriro. Argazkia: EFE.
Donostiako hondartzak eta parkeak larunbatean irekiko dituzte berriro
Donostiako hondartzak eta parkeak larunbatean irekiko dituzte berriro. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako parkeak eta hondartzak maiatzaren 2an irekiko dituzte berriro, larunbatarekin, herritarrak paseatzeko, konfinamendua malgutzeko Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien testuinguruan.

Ohar batean, Donostiako Udalak jakinarazi du hiriko parke historikoak (Ulia, Aiete, Urgull, Cristina Enea eta Ametzagaina) ere izango direla zabalik; hortaz, donostiarrek paseatzeko beste aukera bat izango dute. Haur-parkeek, baina, itxita jarraituko dute.

Gainera, Udalak gogorarazi duenez, gune horietan guztietan "orain arte konfinamenduan ezarritako segurtasun-neurriak kontuan hartuko beharko dira, eta arduraz ibili behar da". Beraz, pertsonen arteko tarteari eutsi beharko zaio, eta familia-unitateen arteko taldeak eta jolasak saihestu beharko dira.

Espainiako Gobernuak zehaztuko du jarduera guztiak nola gauzatu ahal diren. Baldintza guztiak beteta txakurrarekin paseatzeko hondartza edo parkea erabili nahi dutenek lotuta eraman beharko dute. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia Gipuzkoa EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa