Gizartea -
Bilbon
Gizon bat leihotik bota du, lo egiteko lekuaz eztabaidatzen ari zirela
Lehenengo solairutik eta bost metro eta erdiko altueratik erori da biktima. Ospitalera eraman behar izan dute zauriak sendatzeko.
Erredakzioa
Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilboko Olabeaga auzoan, lo egiteko lekuaz eztabaidatzen ari zirela, beste gizon bat leihotik bota duelako.
Biktima lehenego solairutik eta bost metro eta erdiko altueratik erori da, Ertzaintzak azaldu duenez. Ospitalera eraman behar izan dute "zauri larriak" sendatzeko,
Gertaera goizeko 02:30 inguruan izan da. Olabeaga auzoan garrasiak entzuten zirela jakin du Ertzaintzak, eta, berehala tokira gerturatu dira poliziak. Tokira iritsitakoan, gizon bat aurkitu dute lurrean etzanda gorputzeko hainbat lekutan mina zuela esanez. Honen ostean anbulantzia bat eskatu dute biktima ospitalera eramateko.
Lekukoek poliziei jakinarazi dietenez, bi gizon garrasika aritu dira lo egiteko tokiaz eztabaidatuz.
Eztabaidan ari zirela, borrokan hasi dira eta batek besteari bultza egin eta leihotik bota du. Biktimak zauri larriak izan ditu erorketaren ondorioz.