Gizartea -

Jazarpenaren aurkako eguna

Konfinamenduak ez du eskola jazarpena eten, sare sozialen bidez areagotu egin da

"Jende askok pentsatu gabe egiten du, txantxa hutsa dela pentsatuta", ohartarazi dute adituek. Berrogeialdian, eskola jazarpenak % 10eko hazkundea izan du.

Haur bat, ordenagailuaren aurrean. ETBko b ideo batetik ateratako argazkia.
Haur bat, ordenagailuaren aurrean
Haur bat, ordenagailuaren aurrean. ETBko b ideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola jazarpena sare sozialetara pasa da, konfinamenduaren ondorioz, eta horrek jazarpena pairatzen dutenen sufrimendua areagotzen du: jazarpena ez da dagoeneko ezagunen arteko talde txiki baten barruan ematen, anonimoa, etengabekoa eta iraunkorra bilakatzen da, eta LGTBIko ikasleak, desgaitasunak dituztenak, etnia ezberdinetakoak edo maila ekonomiko baxukoak biktima bihurtzen ditu.

Amnistia Internazionalak gaia mahai gainean jarri du maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta. Aldeas Infantiles erakundeak ohartarazi duenez, Interneten erabilera % 10 hazi da berrogeialdian Espainiako adingabeen artean, eta Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualek Federazioak azaldu duenez, “lehen eskolako patioan zegoen jazarlea orain Instagramen dago”.

Aldeas Infantiles Gobernuz Kanpoko Erakundearen datuak Qustodiok konfinamenduaren lehen astean Espainiako adingabeen artean egindako ikerketatik aterata daude (Qustodio gurasoek haurren kontrolerako erabiltzen duten tresna da eta bi milioi erabiltzaile ditu mundu osoan). Datu horien arabera, “zenbat eta denbora gehiago eman Interneten, jazarpena jasateko arrisku handiagoa”.

Datu ofizialen artean ezberdintasunak daude; Espainiako hezkuntzan dauden 8,2 milioi ikasleen artean, Hezkuntza Ministerioaren arabera, % 3,8k jasaten du jazarpena, eta Unicefen arabera, % 10ak. Amnistia Internazionalak, berriz, lau ikasletatik batek sare sozialetan jazarpena jasaten duena esaten du.

Eva Ovies Amnistia Internazionalarekin batera jazarpenaren aurka lanean ari den ikasleak dioenez, “Txinatik etorritako edo itxura asiatikoa duen pertsona” ziberjazarpenaren biktima izateko aukera handiak dauzka, eta pertsona batek bere burua sareetan epaitua ikusten badu, depresioan jausi daiteke edo bere buruaz beste egiteko gogoa garatu. “Internet bidez zabaltzen dena gelditzea oso zaila da”, azpimarratu du.

Oviesek “jazarpenari aurre egiteko baliabide gehiago” eskatu ditu eta jazarpena “umeen jolasa” balitz bezala hartzen dutenak kritikatu ditu. Informazio gehiago ere eskatu du, “jende askok jazarpena pentsatu gabe bultzatzen duelako, txantxetan ari direlakoan”.

"Eskola jazarpena ez da ikasgelan amaitzen"

Esteban Beltrán Espainiako Amnistia Internazionaleko zuzendariak neurri prebentiboak eta babeserakoak indartzea eskatu du, erakundeetatik biktimak informatuta egoteko kanpainak eginez.

“Eskola jazarpena ez da gelan amaitzen eta oso litekeena da konfinamendu garaian Interneteko lantaldeetan eta klaseetan ematea”, ohartarazi du Beltranek. Bere ustez, pandemia garaian jazarleek begiz jota dituzten ikasleak babesteko neurriak indartu behar dira.

Gabriel Noguerales ikaslearen iritziz, orain jazarpena “iraunkorragoa da, leku seguruak bilatzea eta norbera isolatzea errazagoa delako eta horrek laguntza eskatzea oztopatzen duelako. Errazagoa da dena zuretzat gordetzea eta kezkak edo arazoak besteen aurrean ez agertzea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak albisteak Internet COVID kasuak