Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetza ohiko jarduera asistentziala berreskuratzen hasiko da, pixkanaka

Halaber, Osasun sailak kanpaina berri bat abian jarri du, "2 metro, batzen gaituen distantzia" lelopean, herritarrei arreta ez galtzeko gogorarazteko.

Osasun alorreko langile bat, ospitale batean. Argazkia: Efe.
Osasun alorreko langile bat, ospitale batean
Osasun alorreko langile bat, ospitale batean. Argazkia: Efe.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza ohiko jarduera asistentziala pixkana berreskuratzen hasiko da, baina, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu duen moduan, "koronabirusak gure artean egoten jarraituko duela ahaztu gabe".

Azken asteetan, Osasun sailak eta Osakidetzak neurri zorrotzak hartu behar izan ditu: programatutako zenbait jarduera bertan behera utzi, COVID-19a duten pazienteentzako banatutako zirkuitoak antolatzea, koronabirusa dutenentzako berezko guneak agokitzea…Murgaren hitzetan, “beharrezko” neurriak izan dira era pandemiaren hedakuntza gelditzeko “lagungarriak” izan dira.

Osakidetzak ohiko jarduerak berreskuratzeko plana ez da itxia, pandemiaren bilakaeraren arabera egokitu beharrekoa baita. Planak alor ezberdinei eragiten die:

- Ospitaleetako kanpo-kontsultak: orain arte atzeratutakoak bildu eta, larritasun maila kontuan izanda, hitzordu telefonikoa ala aurrez aurrekoa behar duten erabakiko da. Lehentasuna zutenak hartuko dituzte aurretik, eta gero ohikoak. Aurretik telefonoz dei bat egingo dute COVID-19a duten ala ez jakin ahal izateko.

- Diagnostikorako proba osagarriak: benetan beharrezkoak diren probei lehentasuna emango diete eta kontsultekin batuko dituzte, prozesua eraginkorragoa izateko.

- Programazio kirurgikoa: Ebakuntza kirurgiko baten zain daudenei euren osasun egoeraren balorazioa egingo die euren kasua daraman mediku taldeak larritasun maila eta epeak zehazteko.

- Lehen mailako arreta: oinarrizko papera izango du koronabirusa antzemateko eta pandemia kontrolatzeko lanetan. Gainera, osasun zentroetan, arreta telefonikoari lehentasuna ematen jarraituko dute aurrez aurreko arretaren aurrean.

Hori guztiaren ondorioz, eta adibide modura, Gurutzetako Ospitalean 18 kirofano zabalduko dituzte, lau Txagorritxukoan eta 10 Basurtukoan.

"2 metro, batzen gaituen distantzia" kanpaina

Osasun Sailak eta Osakidetzak euskal herritarrei zuzendutako beste sentsibilizazio-kanpaina bat jarri dute abian. Osasun Sailburuak gogoratu du “erne egoten jarraitu behar dugula” eta etorkizuna gaur egun dugun jokabideak baldintzatuko duela.

Kanpaina honetan urruntze soziala errespetatzeko beharra azpimarratzen da, horrek birusa hedatzea ekidingo duelako. Kanpainaren lema honako hau da: “2 metro, batzen gaituen distantzia”.

Inola ere ez dugu hainbat neurri hartzea ahaztu behar, adibidez, eskuetako higienea zaintzea, ohiko kontaktu-azalerak ez ukitzea. Gainera, segurtasun-distantzia gorde ezin den leku itxitan maskara erabiltzea gomendatzen da. Azkenik, pertsona batek sintomak baditu, bakartu eta osasun-zentrora hots egin behar duela gogorarazten da.

Kanpaina honen bitartez, neurriak hartzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie herritarrei.

Jada martxan da prentsa idatziko hedabidetan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan; aurki irrati-kateetan hasiko dira ematen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusaren Eris aldaera gaur Osasun zentroak gaur