Gizartea -
Aita Santuaren bisita
Aita Santuaren bisitaren atzera kontua
Benedikto XVI.a 12:00etan iritsiko da Barajaseko aireportura. Aita Santuaren hitzetan, "Europak bere sustrai kristauak aurkitu behar dituen" garaia da. Jarraitu bisita zuzenean.
Erredakzioa
Benedikto XVI.a ostegunean, 12:00etan, iritsiko da Madrilera, Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldia ospatzeko, Aita Santuaren hitzetan, "Europak bere sustrai kristauak aurkitu behar dituen" garai batean. Dozena bat ekitaldi baino gehiago izango ditu, besteak beste, Cibeleseko ongi etorria, Recoletoseko Paseoko Gurutze-Bidea eta Bijilia eta Meza Santua Lau Haizetan.
Atzo hasi zen Gazteen Munduko Jardunaldiak 300 ekitaldi kultural baino gehiago eta Benedikto XVI.arekin dozena bat elkartze ditu; horrez gain, 450.000 erromes baino gehiago egotea espero da, eta asteburuan milio batera iristea.
Gainera, Retiroko Parkea 'Barkamenaren Parkea' bihurtuko dute; 80 stand eta 200 aitorlekuetan mila apaiz egongo dira fededunen aitortza entzuten, egunero, 10 orduz, eta15 hizkuntzatan. Gainera, ostiralean, 09:00etan, Benedikto XVI.ak hiru gazte konfesatuko ditu.
Aita Santuak Espainiara egindako hirugarren bisita honetan, Gobernuko agintariekin ere izango da. Ostiralean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearekin bilduko da, Madrileko nuntziatura apostolikoan, eta Mariano Rajoy oposizioko buruari agur esango dio, Almudenako katedraleko sakristian, larunbatean.
Gainera, Errege-Erreginak, Gobernuko presidentea, Ramon Jauregui Presidentetzako ministroa eta Francisco Caamaño Justizia ministroa Aita Santuari ongi etorria emateko zeremonietan izango dira, baita agur esateko ere, Barajasen (Madril). Erregearen familiarekin ere bost aldiz egongo da Benedikto XVI.a.
Osteguneko agenda
Benedikto XVI.ak ostegun honetan Aita Santuaren autoan ibilbide bat egingo du Madrileko kaleetan zehar, eta 1,5 kilometro egiteko ere erabiliko du, Escorialeko monasteriora iristeko. 12:00etan Barajaseko aireportura iritsiko da, eta Estatuko Pabiloian ongi etorria emateko zeremonia bat egingo diote. Erregeak hitzaldi bat eskainiko du eta aita santuak Espainiako gazteei jasotako harrera eskertuko die.
Ekitaldi horretan Espainiako errege-erreginak, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea, Jose Bono Kongresuko presidentea, Ramon Jauregui Presidentetzako presidentea, Francisco Caamaño Justizia ministroa, Mariano Rajoy PPko burua edota Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidentea izango dira, besteak beste.
12:40an Aita Santuaren autoan, Madrilen sartuko da, eta nuntziaturan izango da.
Arratsaldean, 18:30etan, Alcalán izango da, Alberto Ruiz Gallardón Madrilgo alkatearekin batera. Ana Botella edota Jaime Lissavetzky zinegotziekin batera, hiriko Urrezko Giltzak jasoko ditu aita santuak.
Arratsaldez, 19:30ak aldera, gazteek ongi etorria egingo diote, Cibelesen. Independentzia Plazan, Benedikto XVI.ak Alcalako Atea pasatuko du bost kontinenteetako gazteekin. Ondoren, Aita Santuaren autora igoko da, eta Cibeleseko Plazara joango da. Bertan egingo dioten harreraren ostean, mundu osoko Birjinaren hamabi irudi Madrileko kaleetan egongo dira, erromes gazteek bisitatu ditzaten, eta kantatu eta otoitz egin dezaten.
Polizia Nazionaleko, Lokaleko eta Guardia Zibileko 10.000 agenteek zainduko dituzte madrildarrak, Madrileko 126 udalerritan. Prebentzioko sorospen osasun-zerbitzuak 1.360 laneko txanda izango ditu, Babes Zibileko 2.874 txandez gain. Halaber, 30.000 boluntarioek jardunaldiak ondo garatzea bermatuko dute.
Atzo, Polizia Nazionalak pertsona bat (mexikarra) atxilotu zuen, Madrilen, Benedikto XVI.aren bisitaren kontrako manifestarien aurka atentatu bat antolatzea leporatuta. Bestalde, gaur martxa bat deitu dute Madrilen eta, besteak beste, Aita Santuaren bisitaren antolakuntzan diru publikoa erabiltzea salatu dute, "Gurutze gutxiago eta lan-kontratu finko gehiago" lemapean.
Irabaziak eta komunikabideetan izandako eragina
Gazteen Munduko Jardunaldietako parte-hartzaileek 31,5 milioi euro ordaindu dituzte, ekitaldiak balio duenaren % 70; guztira, 50,5 milioi euroko kostua duela kalkulatu dute. Erromesen ekarpenaz gain, jardunaldien beste zati bat erakunde babesleek finantzatu dute (16,5 milioi euro jarri dituzte) eta partikularren opariek (2,4 milioi).
Hogeita hamar bat enpresek, besteak beste, Telefonicak, Iberiak, Santanderrek eta Caja Madridek jardunaldiak babestu dituzte. Gazteen Munduko Jardunaldiak Espainiari 100 milioi euroko ekarpena egingo dio, antolakuntzako datuen arabera.
Bestalde, 4.750 kazetari baino gehiagok lortu dute baimena Gazteen Munduko Jardunaldien berri emateko. Horrez gain, 50 hedabide eta agentziek jardunaldiei buruzko iragarkiak zabalduko dituzte. Hedabideetan izandako oihartzuna sare sozialetarea ere iritsi da: Gazteen Munduko Jardunaldiak Youtuben duen kanalean 1,2 milioi erreprodukzio izan ditu. Halaber, Facebook ere Jardunaldiari buruzko informazioa ematen ari da, horren profilean, 21 hizkuntzatan.