Gizartea -

Eguraldia

Galernak 121 km/h-ko haize-boladak utzi ditu Galean eta 112,9koak Santa Klaran

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuen arabera, Matxitxakon 106 km/h-ko haize-boladak izan ziren eta Jaizkibelen 101,3koak.

Euskadin atzo gauean izandako galerna. Argazkia: Jokin Ezenarro.
Euskadin atzo gauean izandako galerna
Euskadin atzo gauean izandako galerna. Argazkia: Jokin Ezenarro.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, maiatzak 4, Euskadin izandako galernak 121 km/h-ko haize-boladak utzi zituen Galea lurmuturrean, 112koak Santa Klaran, 106koak Matxitxakon eta 101,3koak Jaizkibelen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera.

Iluntze aldean, 100 km/h-tik gorakoak izan ziren Bizkaiko kostaldean: 121 km/h-koa Galea lurmuturrean 21:00etan eta 106,2koa Matxitxakon 21:20an.

Ondoren, galernak eragin handiagoa izan zuen Gipuzkoako itsasertzean 22:00etatik aurrera: 76,2 km/h-koak izan ziren Zarautzen 22:20an, 112,9koak Santa Klaran 22:30ean, 101,3koak Jaizkibelen 22:40an eta 87,5ekoak Higerren 22:50ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak