Gizartea -
Benedikto XVI.aren bisita
Aita Santua Espainiako errege-erreginekin eta Zapaterorekin bilduko da
Gainera, 1.000 gazte fededun baino gehiagorekin izango da eta mezu bat zuzenduko die; esker oneko keinu bat, Gazteen Munduko Jardunaldian irteten diren bokazio guztiengatik.
Erredakzioa
Aita Santuak Gazteen Munduko Jardunaldiaren agendarekin jarraituko du ostiral honetan. Errege-erreginekin bilduko da 10:00etan, Zarzuela jauregian. Arratsaldean, berriz, Gurutze Bidea errezatuko du munduko leku guztietatik etorritako gazte fededunekin.
Benedikto XVI.a San Lorenzo del Escorialera (Madriletik 40 kilometrora) joango da, 1.000 mojekin biltzeko Monasterioko errege-erreginen patioan, 11:30ean. Aita Santuak esker oneko keinu bat egin nahi izan du, fededun horiek agurtuta eta eurei mezu bat zuzenduta, Gazteen Munduko Jardunaldian irteten diren bokazio guztiengatik, organizazioak azaldu duenez. Gainera, litekeena da Benedikto XVI.ak bera ikusteko asmoarekin klausuratik irten den 103 urteko Arabako moja ezagutzea.
Unibertsitateko irakasle gazteekin bilduko da, 12:00etan, San Lorenzo del Escorialeko basilikan; bertan, hitzaldi bat emango du eta, segur aski, Ratisbonako Unibertsitatean (Alemania) irakasle izan zeneko garaiak gogoratuko ditu.
Madrilera bueltan
Madrilera itzuli ostean, 13:45 aldera, bost kontinenteetako hamar gazterekin batera jango gu, horietatik bi espainiarrak dira, nuntziatura apostolikoan. Geroago, 17:30ean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearen bisita izango du, leku berean.
Benedikto XVI.aren eguneko agenda gazteekin, Gurutze Bidearen ostean, amaituko da. Bertan hitzaldi bat emango du. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, Colon plazan, eta Recoletoseko pasealekuan egingo du aurrera, Cibeleseko plazara iritsi arte, bertan amaituko baita.
Aita Santua, Antonio Maria Rouco Varela, Madrileko kardinal artzapezpikua, eta 15 naziotako ordezkari izango dira Gurutze Bideko buru. Azken horiek mundu osoko gazteen egoerak eta arazoak adieraziko dituzte.
Benedikto XVI.a, Madrilen
Aita Santua atzo iritsi zen, 12:00etan, Barajaseko aireportura (Madril). Hiriko giltzak zituen Aberto Ruiz Gallardon Madrileko alkatearen eskutik eta, bere bisitaren oroigarritzat, olibondo bat landatu zuen.
Independentzia plazan, Alcalako Atea pasatu zuen bost kontinenteetako gazteekin. Jarraian, Aita Santuaren autora igo eta Madrileko kaleetan barrena ibili zen, 20:00etan, Cibeles plazara iritsi arte.
Aita Santuak otoitz egiteko eskatu zien Cibeleseko Plazan eta inguruko kaleetan zeuden Gazteen Munduko Jardunaldian parte hartzen ari ziren milaka gazteei, "Kristoren itxaropen eta maitasun mezua fedegabeen eta Elizatik aldendu direnen bihotzera heltzeko"