Gizartea -
Gertaera Alacanten
Emakume bat psikiatrikoan sartu dute 3 urteko alaba hiltzeagatik
Asfixiaz hil zuen asteazkenean umea, gizarte-zerbitzuek alabaren kustodia kenduko ziotela jakin ostean.
Erredakzioa
Alacanteko epaitegiak behin-behineko kartzela-zigorra (fidantzarik gabekoa eta komunikatua) agindu dio joan den asteazkenean, bere alaba hil ostean, atxilotutako emakumeari. Foncarrenteko presondegi psikiatrikoan sartuko dute laster. Gizarte-zerbitzuek alabaren kustodia kenduko ziotela jakin ostean burutu zuen hilketa.
Gaur goizean, 33 urteko emakumearen bertsioa entzun ondoren, hartu du erabakia epaileak.
Atxilotuaren azterketa eta balorazioa egingo dute psikiatrikoan, eta han jasoko du beharrezko tratamendua.Oraingoz epaitegietako ziega batean dago hiru urteko umearen ama. Dirudienez, hilketaren egilea omen dela aitortu du; hala ere, ez zuen jakinda egin.
Gertaera
Asfixiaz hil zuen asteazkenean umea, gizarte-zerbitzuek alabaren kustodia kenduko ziotela jakin ostean.
Aurretik, beste hiru eme-alaben (7, 9 eta 11 urtekoak) tutoretza galdu zuen emakumeak.