Gizartea -
Deskuidua
Eskale batek trenean ahaztuta utzi du umea, Valentzian
Haurraren amak esan duenez, ez zion denborarik eman 10 hilabeteko umearen orga hartzeko, trenak ateak itxi zituelako.
Erredakzioa
Txartel-zulatzaileak garraio horretan ezin daitekeela dirua eskatu esan zion, eta haurraren amak esan duenez, ez zion denborarik eman umearen orga hartzeko, trenak ateak itxi zituelako.
Udaltzaingoak abisua jaso zuenean, bi patruila bidali zituen Ontinyenteko tren-geltokira; Polizia Nazionalaren patruila bat ere bertaratu zen. Agente talde batek haurra jasotzera joan ziren bitartean, gainontzeko agenteek ikerketa bat ireki zuten Benigamineko polizia-etxean zegoen ama aurkitzeko.
20:05ean, emakumea Ontinyent hirira heldu zen Guardia Zibilarekin, haurra berreskuratu, eta azkenik, taxi bat eskatu zioten etxera bueltatzeko.