Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarriko dute Euskadin gaur arratsaldean eta larunbatean

Abisu horia 18:00etatik 24:00etara ezarriko da, ordubetean 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako.

Gasteizko kaleak alarma egoera bitartean. Argazkia: EFE.
Gasteizko kaleak alarma egoera bitartean
Gasteizko kaleak alarma egoera bitartean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdien eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur arratsaldean eta larunbatean Euskadin prezipitazio handiengatik, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisu horia 18:00etatik 24:00etara ezarriko da, ordubetean 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako, batez ere, mendebaldean. Euskalmeten iragarpenen arabera, zaparrada neurritsuak eta trumoitsuak botako ditu, eta baliteke oso gogorrak izatea eta txingorra egitea, batez ere, mendebaldean. Ekaitz eremuetan haize boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Larunbatari dagokionez, alerta horia 15:00etan ezarriko da berriro, eta 24:00ak arte iraungo du. Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait tokitan ordubetean 15 litro/m2 baino gehiago bota ditzake. Era berean, iragarpenaren arabera, zaparrada neurritsuak eta trumoitsuak botako ditu, eta baliteke oso gogorrak izatea eta txingorra egitea. Ekaitz eremuetan haize boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak