Gizartea -
Miami
AEBtako epaileak Ibarren heriotza-zigorraren erabakia atzeratu du
Epaileak defentsak aurkeztutako helegitea aztertzeko denbora gehiago behar duela esan du. Pablo Ibar presoaren abokatuak salatu du bere bezeroak ez duela "epaiketa justua" izan.
Erredakzioa
AEBtako epaileak azaroan erabakiko du Pablo Ibarren heriotza-zigorra berretsi ala baliogabetu. Euskal jatorriko presoari heriotza-zigorra ezarri zioten 1994ean Floridan hiru pertsona hiltzea leporatuta.
El juez del caso, Jeffrey R. Levenson, ha dicho en una breve vista judicial que necesita tiempo para analizar con profundidad las pruebas presentadas y que para ello requerirá aproximadamente unos dos meses.
Jeffrey R. Levenson epaileak Benjamin Waxman defentsa abokatuak aurkeztutako helegitea aztertzeko denbora gehiago behar duela esan du Fort Lauderdaleko auzitegian, eta horretarako bi hilabete inguru behar dituela adierazi du. Ibarren abokatuak salatu du bere bezeroak ez duela "epaiketa justua" izan.
Heriotza-zigorra 2000. urtean jarri zioten, 1998an epaiketa baliogabetu ondoren. Ibar heriotzaren korridorean dago ordutik, Raiford kartzelan.
Ibarren abokatuak esan du epaiketan aurkeztu dituzten probak pisuzkoak izan direla, Ibarren zigorra bertan behera uzteko modukoak.
Presoak beti aldarrikatu du bere errugabetasuna, izan ere, ez dago proba fisikorik Casimir Sucharsky taberna bateko jabearen eta Sharon Andersonen eta Marie Rodgersen hiltzailea dela esateko.
Epaileak helegitea onartzen badu, litekeena da Estatuak Floridako edo AEBetako Auzitegi Gorenera jotzea.
Defentsaren helegitea 2009an aditu batek egindako adierazpenean oinarritzen da. Hilketak jaso zituen kameraren irudiak "nahasiak" direla esan zuen adituak, eta ezin zela erabaki hiltzailea eta Ibar pertsona berbera zirela.
Gainera, krimena gertatu zen lekuan atzemandako hatz-markak eta Ibarrenak ez dira berdinak, ezta ile arrastoak eta DNA frogak ere.