Gizartea -
Gertakaria
Zuhaitz handi batek bi auto zanpatu ditu Donostian
Igara auzoko Pilotegi bidean gertatu da, euri-jasa handia botatzen ari zenean. Autoak aparkatuta zeuden eta ez zegoen inor barruan.
agentziak | erredakzioa
Bi auto erabat zanpatuta geratu dira gainera zuhaitz handi bat erori zaielako bart Donostiako Igara auzoan, azken orduetan euri ugari egin ostean.
Udalak jakitera eman duenez, gauerdia aldera, zuhaitza Pilotegi bidean aparkatuta zeuden bi autoren gainera erori da. Zorionez, inor ez zegoen ibilgailuen barruan.
Suhiltzaileak bertaratu dira zuhaitza moztera, autoak azpitik atera eta bidea berriro irekitzeko. Udaleko parke eta lorategietako langileek eraman dituzte zuhaitz zatiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea