Gizartea -

Iragarpena

Tenperaturak pixka bat behera egingo du, Euskadin

Asteazken honetan, kantauriar isurialdean nekez gaindituko dute termometroek 25 ºC-ko muga eta gainontzean 25-30 ºC artean geldituko dira.

Bego Lujuak Eguraldiblogera bidalitako Eugiko urtegiaren irudia.
Bego Lujuak Eguraldiblogera bidalitako Eugiko urtegiaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean tenperaturak beheranzko bideari eutsiko dio; kantauriar isurialdean nekez gaindituko dute termometroek 25 ºC-ko muga eta gainontzean 25-30 ºC artean geldituko dira. Zerua hodeitsu egongo da eta baliteke kantauriar isurialdean tarteka euri apur bat egitea.

Ostegunean giro ezegonkorra nagusituko da. Ipar partean zerua lainotuta agertuko da eta tarteka euria egingo du, baliteke arratsaldean zaparrada mardulak botatzea. Hegoaldean berriz, ostarteak ugariak eta zabalak izango dira, baina berriro ere arratsaldean bero-lainoak garatu eta lekuren batean zaparrada trumoitsuren bat egin dezake. Tenperaturan, gorabehera handirik ez dugu sumatuko.

Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea