Gizartea -

Lapurretak jatetxeetan

Beasaingo Kattalin erretegia, lapurreta jasan duen bederatzigarrena

Lapurreta joan den igandeko 03:30 inguruan izan zen eta lapurrek 500 euro eraman zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo Kattalin erretegian lapurreta egin dute, eta honekin, uda honetan Gipuzkoan lapurreta jasan duen bederatzigarren jatetxea izan da.

Lapurreta joan den igandean izan zen 03:30 inguruan. Antza denez, lapurrek beirate bat apurtu zuten jatetxe barrura sartzeko eta behin barrura sartuta, 500 euro lapurtu zituzten diruaren makinatik. Alarmaren soinua entzutean handik alde egin zuten beste ezer hartzeko astirik izan gabe.

Juan Manuel Garmendia erretegiko nagusiak lapurrek jatetxea ezagutzen zutela uste du, diruaren makinaren gainean zegoen beiratea apurtu zutelako. Erretegi honek urte batean jasaten duen bigarren lapurreta da honakoa.

Azken asteotan lapurreta sufritu duten jatetxeen arteko zerrendan sartu da Kattalin. Lehenengo lapurreta uztailaren 26an izan zen Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuaren jatetxean.

Hurrengo egunean, Igeldoko Pedro Subijanaren Akelarre jatetxean diru irabazien kutxa hustu zuten. Abuztuaren lehenengo astean Donostiako Saltxipin egin zuten lapurreta.

Belartzan eta Golf Basozabal jatetxeetan ere egin zuten lapurreta. Baita Petritegi eta Urkiola sagardotegietan ere.

Joan den astean Martin Berasategik Lasarten daukan jatetxean sartu ziren eta baliozko material guztia eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea