Gizartea -
Donostian
2 urte eta 6 hilabete, ertzain bat jo eta diskriminatzeagatik
2010eko abenduan, gizon batek, polizia-etxera joateko eskatu ziotenean, horri uko egin zion, ertzainari eraso zion eta emakumea izateagatik iraindu zuen.
Erredakzioa
Gipuzkoako fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 400 euroko isuna eskatu du gizon marokoar batentzat, horrek, ustez, ertzain bat Donostian jotzearren eta, emakumea izateagatik, diskriminatzearren. Akusatuari atentatu delito bat eta ordena publiko hutsegitea leporatu dizkiote, baina, astungarri, biktima bere generoarengatik diskriminatu nahi izan zuela hartu dute.
2010eko abenduaren 19an gertatu zen dena. Goiz hartan, ertzainek osatutako talde bat Anoetako estadioaren ingurura joan zen, Eusko Treneko langile batzuek eskatuta; izan ere, haiek gazte batzuen arteko borroka bat ari ziren ikusten, eta horietako batzuk armaturik zeuden. Hori dela eta, susmagarriak identifikatzen eta miatzen hasi ziren, eta auzipetuak egonlekuko bilaketaren agindua zuela baieztatu zuten. Ondorioz, polizia-etxera haiekin joateko eskatu zioten. Gizonak ez zuen kasurik egin, hasiera batean, eta biktimak berriz esan zion laguntzeko. Une hartan, auzipetuak erantzun zuen berak ez zuela emakume batek emandako agindurik jasoko, heldu zion eta kotxera indarrez bultzatu zuen, lesiorik eragin gabe, baina ertzainaren aginpidea errespetatu gabe eta bera emakumea izateagatik iraintzeko asmoarekin. Gero, irainak botatzen jarraitu zuen.
Gipuzkoako fiskaltzak bi urte eta erdiko zigorra ezartzea eskatuko du, 400 euroko isunaz gain; dena dela, gizona Espainian egoera irregularrean egonda, fiskaltzak nahi du auzitegiak, auzipetua zigortuz gero, Estatutik kanporatzeko aginduarekin ordezkatzea.