Gizartea -
Biriatoun
Istripu batek bederatzi kilometrorainoko auto-ilara eragin du AP-8an
13:30ean izan da istripua eta 17:40ak arte ilara luzeak izan dira, baina dagoeneko trafikoa arindu egin dela jakinarazi du Ertzaintzak.
Redacción
Auto istripu baten ondorioz, Biriatouko muga-pasabidean, AP-8an, bederatzi kilometrorainoko auto-ilara egon dela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Lau orduz egon dira ilarak bertan, Gipuzkoatik Frantziarako noranzkoan.
13:30ean izan da istripua eta 17:40ak arte ilara luzeak izan dira, baina dagoeneko trafikoa arindu egin dela jakinarazi du Ertzaintzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea