Gizartea -

Ezbeharra

Urbasan (Nafarroa) galdutako txangozalea aurkitu dute

Otxoportillo ingurura, "Pilatosen balkoia" izeneko zonaldera, joan da beste pertsona batekin emakumezkoa, eta momentu batean bakoitzak bide bat hartu du. Emakumezkoa ez da geratutako puntura heldu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urbasako mendilerroan galdutako txangozalea aurkitu dute dagoeneko, eta bere egoera ona omen da. Arratsaldean jarri du martxan Sos-Navarrak emakumearen baten bila hasteko plana, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Otxoportillo ingurura, "Pilatosen balkoia" izeneko zonaldera, joan da beste pertsona batekin emakumezkoa (46 urte ditu), eta momentu batean bakoitzak bide bat hartu du. Emakumezkoa ez da geratutako puntura heldu.

18:29etatik ibili dira bere bila

Emakumea berandutu denez, eta berarekin harremanetan jartzeko aukerarik ez zegoenez, berarekin mendira joan den gizonezkoak SOS-Navarrara deitu du. 18:29ak aldera, Polizia forala, suhiltzaileak, Guardia Zibilaren GREIM mendi-taldea eta helikoptero bat emakumezkoaren bila hasi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea