Gizartea -

JMJ 2011, Madrilen

Hiru polizia zigortu dituzte martxa laikoan izandako jarreragatik

Inspektoreorde bati eta bi agenteei espedientea egin die Poliziaren Zuzendaritza Orokorrak. Haietariko bat Interneten zabaldutako argazkiei esker identifikatu zuten.

3 polizia zigortuta, Madrileko martxa laikoan izandako jarreragatik

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziaren Zuzendaritza Orokorrak hiru polizia zigortu ditu, joan den astean Madrilen izandako manifestaldi laikoan bere funtzioetan neurria gainditu zutelakoan. Horrela, inspektoreorde bati eta bi agenteei espedientea egin diete. Antza, inspektoreordea Internetetik zabaldutako argazkiei eta bideoei esker identifikatu zuten. Istiluetan gazte bat eta argazkilari bat zauritu ziren.

Jazoera honi buruzko bertsio anitz bolo-bolo dabil sarean. Esaterako, "Gazteari eraso egin dion polizia identifikatzeko eta zabaltzeko" izenburuko taldea sortu dute Facebooken eta dagoeneko 16.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

Bestalde, Madrilgo Polizia Buruzagitzak abiatutako barne ikerketaren arabera, gazte horrek jasotako lehen kolpea Esku-hartzeko Polizia Taldeko kide batek eman zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea