Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat hil da Los Arcosen izandako sute batean

Lizarra, Lodosa eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira, eta helikoptero baten laguntzarekin itzali dute sua.

76 urteko gizon bat erreta hil da Los Arcosen

2:07

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

76 urteko gizonezko bat hil da Los Arcosen (Nafarroa) piztu den sute batean egindako erredurengatik.

12:27 aldera deitu dute SOS Nafarroa larrialdirako zerbitzura, pertsona bat zaurituta zegoela eta gorputzaren erdia erreta zuela ohartarazteko. Horren berri jaso ondoren, Lizarrako, Lodosako eta Cordovillako suhiltzaileak, sua itzaltzeko helikoptero bat eta osasun helikoptero bat bertaratu dira.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, medikuak biktima hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin, eta gorpua zuzenean eraman dute auzitegi medikuarenera, autopsia egitera.

Bere jabetzako mahasti baten ondoan zegoen gorpua, El Calvarion, Los Arcostik Sesmara bidean dagoen ibar batean.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du sutea nola piztu den eta gizona nola hil den argitzeko.

Garrak itzaltzera bertaratu diren suhiltzaileek helikoptero baten laguntzarekin itzali dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak