Gizartea -

Ustezko genero indarkeria

Bikote bat etxean hilda aurkitu dute Baionan

Poliziak 40 urteko emakume baten eta 47 urteko gizonezko baten gorpuak aurkitu ditu. Baliteke gizonak emakumea labankadaz hil eta ondoren, bere buruaz beste egin izana.

Bikote bat etxean hilda topatu dute Baionan

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 47 urteko gizonezko baten eta 40 urteko emakumezko baten hilotzak aurkitu ditu ostiral honetan Baionako Saint Espriteko auzoko etxebizitza batean. Gorpuek indarkeria arrastoak zituzten eta ikerkuntzaren arabera, litekeena da emakumeen aurkako indarkeria kasu berri bat izatea.

Horrela, baliteke gizonak emaztea labankadaz hil eta ondoren, bere buruaz beste egin izana. Dena dela, Poliziak hirugarren lagun baten parte-hartzea errefusatu du.

Emakumeak laban zauri bat zuen eta krimenaren arma aurkitu dute. Asteburu honetan egingo diete autopsia.

Emakumea medikua zen eta dibortziatuta zegoen. Gizonezkoa informatikaria zen eta duela urtebetez, maitasun-harreman bat zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea