Gizartea -

Bizkaia

Gizon batek baratzean izandako istripua ikertzen dabiltza Zornotzan

Rotavator makina batek zauri larriak buruan eragin dizkio 66 urteko gizonari. Horren iloba atxilotu dute, baina ez dute atxiloketaren arrazoia azaldu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean Zornotzako Boroa auzoan 66 urteko gizon batek baratzean izandako istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.

Ilobak larrialdi zerbitzuei eman zien abisua, eta Rotavator makina batek eragindako zauri larriekin buruan aurkitu zuten gizona.

Ertzaintzak iloba atxilotu du, baina ez dute atxiloketaren arrazoia argitu. Biktimak ospitaleratuta jarraitzen du,  larri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Zornotza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea