Gizartea -
Aste Nagusia
Hiru eraso homofobo salatu dituzte Bilboko txosnen inguruan
Bilboko Konpartsak elkarteak protesta egiteko elkarretaratzea egin du Arriaga enparantzan, ehunka pertsonarekin batera. Euren hitzetan, ez dute "homosexualen kontrako erasorik onartuko".
Erredakzioa
Bilboko Aste Nagusiko ostegun gauean eraso homofobo bat izan dela salatu du Bilboko Konpartsak elkarteak ohar baten bidez. Era berean, EHGAM elkarteak ohartarazi du hiru eraso homofobo izan direla aurreko ostiralean Bilbon, eta Arriagako enparantzako protestatan parte hartuko duela esan du.
Hori dela eta, Bilboko Konpartsak protesta egin du elkarretaratze baten bidez Arriaga enparantzan, 18:00etan."Homofobiarik ez, aski da" lelopean ehunka pertsona bildu dira gertatutakoa gaitzesteko, tartean Kirmen Uribe eta Patricia Lezama, Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera izan dira.
Guztiek azken egunetan homosexualen kontra izandako erasoak gaitzestu dituzte.
Protesta ekitaldia amaituta, performance bat egin dute "horrelako erasoak egiten dituztenak ibaiadarrera botatzen zituztela simulatzen".
Horren harian, bertan bildutakoek argi utzi nahi izan dute konpartsek ez dituztela jai eremuan "homosexualen kontrako jarrerak" onartuko.