Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bartzelonan, bikotekidea sastatzeagaitik
67 urteko gizonezkoak 37 urteko emazteari eraso egin dio aizto batekin. Biktima ospitalera eraman behar izan dute baina bere bizitza ez da arriskuan.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek gizonezko bat atxilotu dute igande goizaldean Lliçà d'Amunten, Bartzelonan, bikotekideari sastada emateagaitik. Biktimak zauri larriak zituen eta ospitalera eraman dute. Hala ere, Poliziaren arabera, bere bizitza ez dago arriskuan.
04:15ak aldera, Mossosek 67 urteko gizonezkoa atxilotu dute 37 urteko emaztea aizto batez zauritzeagaitik. Gertaera Lliçà d'Amunt herriko urbanizazio batean izan da.
Emakumea ospitalera eraman dute toraxean aizto batez eragindako zauria zuela, baina bere bizitza arriskutik kanpo dago.
Esquadra Mossoek ustezko erasotzailea atxilotu dute emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita. Atxiloketa etxebizitzan bertan egin dute.