Gizartea -
Aste Nagusia 2011
Bilbok agur esan dio Aste Nagusiari Marijaiaren erretzearekin
Bilboko jaietako ikurra ibaiadarretik egin du aurtengo azken ibilbidea, musika eta su artifizialak lagun zituela.
Erredakzioa
Bilbok agur esan die Marijaia eta Aste Nagusiari 22:00ak jota zeudela hasitako ekitaldi ikusgarrian.
Agurra Mesedeetako zubian hasi da, bertatik atera baita Marijaia 28 arraunlariz beterako bi traineru alboetan zituela. Kirme Uribe pregoilaria eta Patricia Lezama txupinera lagun izan ditu hasieratik bukaerara.
Ibilbide osoa "Agur Marijaia" abestiaren doinua jarraituz egin dute 60.000 wattioetako bi soinu-dorreri esker.
Areetara hurbiltzen zeudela, argi-kanoi batek Marijaia argiztatu du eta su artifizialek azken pausuak apaindu dituzte.
Piroteknia ibaiadarreko bi bazterretatik bota dute eta azken zubia zeharkatu ondoren, Kirmen Uribe pregoilariak azken bertsoa abestu dio Marijaiari. Jarraian, txupinerak su eman dio Marijaiari.
Horixe izan da azken bederatzi egunetako etengabeko jaiaren amaiera.