Gizartea -
Erasoa
Txartelik gabe bidaiatu eta jagoleari erasotzeagatik atxilotu dituzte
Atxilotuek, 19 eta 30 urtekoak, hanka batean lesioak egin zizkioten.
Erredakzioa
Ertzaintzak 19 urteko gizonezko eta 30 urteko emakumezko bat atxilotu zituen Bilbon atzo, Renfeko segurtasun begirale bati eraso egin eta gero. Begiraleak txartelik gabe bidaiatzeagatik identifikatzea eskatu zien eta eta horiek eraso eta hanka batean lesioak egin zizkioten, Barne Sailak gaur jakinarazi duenez.
Arratsaldeko seiak hamar gutxiagotan atxilotu zituzten segurtasun begiraleetako bati eraso egiteagatik. Luis Briñas kaleko geltokian atxiki eta, Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman ondoren, patruila bat bertaratu ostean. Mehatxu eta lesio delituak egotzita atxilotu zituzten.
Lehen ikerketen arabera, bi atxilotuak Renfeko bagoi batean txartelik gabe zihoazen, eta begiraleak identifikazioa eskatu zien Abandoko geltokira iritsi zirenean. Jo, iraindu eta mehatxu egin zioten orduan, aurpegian kolpeak eman eta bultzatu ostean. Bultzada horren ondorioz, biktima eta erasotzaileetako bat lurrera erori ziren eta begiraleak hankan min hartu zuen.
Termibus ondoan dagoen geltokira iristean, zauritutakoaren lankideek orain atxilotuta dauden bi lagunak atxikitzea lortu zuten eta Ertzaintzari abisua eman zioten.
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, artatzera.