Gizartea -

Haren erabilera saihesteko

637 asma-belar erretiratu dituzte Nafarroako arto landa batetik

Ledeako arto landa batetik erretiratu ditu Polizia Foralak. Duela gutxi Madrilen izandako 'rave' jai batean bi gazte hil ziren, asma-belarrarekin nahastutako drogak hartu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Foralak Ledeako arto landa batean hazi diren sasiko 637 asma-belar, haren erabilera eta biktimak eragitea saihesteko. Ikerketaren arabera, litekeena da baso-landareak izatea eta inongo zainketarik gabe hazi izatea, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez.

Joan den abuztuaren 24ean aurkitu zituzten landare hauek, Zangozako komisaldegiko Herritarren Segurtasunerako patruila bat aipatutako arto landara hurbildu zenean. Izan ere, lantzean behin marihuana landatu dute soro haietan.

Foru Gobernuak azpimarratu duenez, "arrisku handiko eta ezaugarri psikotropikoak dituen" landarea da asma-belarra. Duela gutxi Madrilen izandako 'rave' jai batean bi gazte hil eta beste hirugarren bat pozoitu ziren, asma-belarrarekin nahastutako drogak hartu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea