Gizartea -

Euskadin

Astelehenean irekiko dute 2020-2021 ikasturteko Lanbide Heziketako matrikulazio epea

Izena emateko bi aukera dauzkate ikasleek: aurrez aurrekoa, ikasketa zentroetan bertan, edo internet bidezkoa.

Lanbide Heziketako ikasle bat, lanean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Lanbide Heziketako ikasle bat, lanean
Lanbide Heziketako ikasle bat, lanean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide Heziketako 2020-2021 ikasturterako izena emateko epea ekainaren 1ean, astelehena, zabalduko dute Euskadin eta hilaren 19an itxiko dute, Hezkuntza sailak aditzera emandakoaren arabera.

Interesa duten ikasleek bi aukera dituzte izena emateko: aurrez aurrekoa, zentroetan bertan, eta internet bidezkoa. Ikastetxeetan egiten diren izapideak idazkaritza orduetan egin beharko dituzte. Telematikoki egindako eskaerak, berriz, Hezkuntza saileko atarian egin beharko dira: www.euskadi.eus/educacion.

Uztailaren 7an behin-behineko zerrendak aterako dituzte, onartutako eta onartu gabeko ikasleekin. Hurrengo egunera arte erreklamazioak egiteko aukera izango da eta behin betiko zerrendak uztailaren 13an aterako dituzte. 13tik 17ra matrikula egiteko garaia izango da (bi egunak barne).

Urrutiko ikasketak egiteko aurre-matrikula ere ekainaren 9atik aurrera egin ahal izango da. BirtLH-ek (Lanbide Heziketako ikasketa birtual eta digitalizatuen zentroa) gradu ertain eta goi graduko ikasketak urrutitik egiteko aukera ematen du, modu semipresentzialean.

Eskaintza

Euskadin 186 ikastetxek emango dute Lanbide Heziketa ikasketak egiteko aukera 2020-2021 ikasturtean. Guztira, 136 titulazio ezberdin daude, 23 familia profesionaletakoak

2019-2020 ikasturtean 42.000 ikasle baino gehiago izan ditu Euskadiko Lanbide Heziketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza