Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Iruñean, igogailu baten zulotik behera erorita

23 urteko gaztea seigarren solairutik bosgarrenera erori eta aldamioen artean harrapatuta geratu da San Joan auzoko eraikin batean lanean ari zela. Sabelaldean jaso du kolpea, baina ez dago larri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko langile bat pronostiko erreserbatutako zauriak ditu, astearte arratsaldean Iruñeko San Joan auzoko eraikin batean lanean ari zela, igogailuaren zulotik behera erori ostean.

Olibako Monasterio kalean dagoen eraikin batean ari zen lanean gaztea. Gertatutakoa oraindik argi ez badago ere, langilea seigarren solairutik bosgarrenera erori eta aldamioen artean harrapatuta geratu da. Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak bertara hurbildu dira eta gaztea erreskatatu dute.

Langilea Iruñeko Ospitalera eraman dute, sabeleko traumatismoa duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea