Gizartea -

Gertakizuna Logroñon

10 hilabeteko neska bat hil da, amaren bikotekideak Ebro ibaian itota

Heriotzaren ustezko egilea atxilotu egin dute, bere burua Udaltzaingoan entregatu eta gero.

Gizon batek bere bikotekidearen alaba ito du Ebro ibaian

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 hilabeteko neskatila bat hilik topatu dute Ebro ibaian, Logroñon (Errioxa), ustez amaren bikotekideak ito eta gero, Javier Merino Alkatetza zinegotziak jakinarazi duenez.

Antza denez, amak (17 urtekoa eta errumaniar jatorrikoa) eta haren bikotekideak eztabaida izan zuten, eta, ondoren, gizonak neskatila hartu eta Ebro ibaian ito zuen, Miguel Sainz Polizia zinegotziak jakinarazi duenez.

Horren ostean, heriotzaren ustezko egileak bere burua entregatu zuen Udaltzaingoan, arropa oraindik ere bustita zuela.

Gizonak bere burua entregatu baino lehen, poliziak neskatilaren bila zeuden jada, baina ezin izan zuten bizirik topatu, gizonezkoak ez baitzien informaziorik eman nahi izan. Guztira, umeak 45 minutu eman zituen uretan.

Antza denez, emakumeak ez zuen inoiz salaketarik jarri tratu txarrak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea