Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da auto-istripuan, Sakanako autobidean

23:20 aldera gertatu da istripua A10 autobideko 10. kilometroan, Uharte Arakil parean. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.

Istripua izan den lekua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Istripua izan den lekua.
Istripua izan den lekua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxarri-Aranatzeko 30 urteko gazte bat hil da bart Sakanako autobidean izan den auto-istripuan, autoa bidetik irtenda, Altsasuko noranzkoan.

23:20 aldera gertatu da istripua A10 autobideko 10. kilometroan, Uharte Arakil parean.

Aurrez, familiak gaztea falta zela salatua zuen Altsasuko Foruzaingoaren komisarian. Autoa topatu dutenean, hilda zegoen jada gaztea barruan.

Altsasuko foruzainek egin dituzte izapideak eta trafikoa bideratu dute egoera normaltasunera itzuli arte

Iruñeko Atestatu Taldearen esku geratu da istripua nola gertatu den argitzea.

coche

Honela aurkitu dute istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Etxarri Aranatz Albisteak Foruzaingoa Trafiko-istripu hilgarriak