Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Ordizian istripua eragin eta ihes egin duen gidari baten bila ari da Ertzaintza

N-1 errepidean izan da auto-istripua 11:30 aldera, Eroski parean, Beasaingo noranzkoan. Auto batek atzetik eman dio granate-koloreko Renault Scenic bati eta ihes egin du. Pertsona bat zauritu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza gaur goizean auto-istripu bat eragin eta ihes egin duen gidari baten bila dabil. Ordizian (Gipuzkoa) izan da istripua eta pertsona bat zauritu da ezbeharrean.

Segutasun Sailak jakitera eman duenez, N-1 errepidean izan da auto-istripua 11:30 aldera, Eroski parean, Beasaingo noranzkoan. Auto batek atzetik eman dio granate-koloreko Renault Scenic bati, eta ondoren, ihes egin du.

Kolpatutako autoan zihoan pertsona bat zauritu egin da eta Zumarragako ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatu dena argitzeko eta lekukoen bila hasi da. Inork informazioa izanez gero, 943 539 119 telefonora deitu behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Ordizia Albisteak