Gizartea -
Gipuzkoa
Adingabeen aurrean sexu-probokazioa egiteagatik atxilotu dute
Atxilotuak argazkiak eta bideo pornografikoak bidaltzen zituen mugikorretara. Sakelekoen telefono zenbakiak Tuenti sare sozialaren bidez lortzen zituen.
Erredakzioa
33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazken honetan Gipuzkoan, adingabeen aurrean argazki eta bideo pornografikoen bidez exhibizionismoa eta sexu-probokazioa egitea leporatuta.
Atxilotua Tuenti sare sozialaren bidez jarri zen harremanetan hainbat adingaberekin, eta horrela, hauen mugikorretako telefono zenbakiak lortu zituen. Irudi eta bideo pornografikoak bidaltzen zizkien adingabeei. Mezuen bidez nerabe bat zela esaten zuen eta berak bidalitakoaren antzeko edukia zuten mezuekin erantzutea eskatzen zien mezua jasotzen zutenei.
Biktima batek salaketa jarri zuenean hasi ziren ikerketak egiten Ertzainak.
Ikerketaren arabera, biktimak erabiltzaileen kontu bat zabaldu zuen Tuenti sare sozialean eta bertan bere hainbat datu pertsonal jarri zituen, hauen artean; telefono mugikorreko zenbakia. Hala ere, ez zitzaion inolako mugarik jarri informazio honi eta edozein erabiltzailek zuen informazio hau eskuratzeko aukera.
Biktimak jarritako salaketa eta egindako ikerketen ostean, Poliziak ustezko gertaeraren egilea harrapatu zuen.