Gizartea -

Jaizkibel alardea

AG-k Jaizkibel alardeak jarritako helegitea atzera bota du

Jaizkibel alardeakoek ezin izango dute San Pedro kaletik igaro bihar, ezta Harresilan kaletik irailaren 8an ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du ostiral honetan Hondarribiako Jaizkibel alardeak jarritako helegitea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren erabakia izan zen alardearen entsaioetako ordutegiak eta ibilbideak aldatzea.

Jaizkibel alardeakoek bihar hasiko dituzten entsaioetan ezin izango dute San Pedro kaletik igaro, irailaren 8ko alardean ere ezin izango dute Harresilan kaletik igaro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea