Gizartea -

Zirkulazioa

Ziklomotor baten gidaria hil da Zestoan furgoneta batekin talka eginda

17 urteko aizarnazabldar baten heritoza ekarri duen istripua 11:40an izan da, GI-2633 errepidean.

Furgoneta batek eta ziklomotor batek talka egin dute, Zestoan
Furgoneta batek eta ziklomotor batek talka egin dute
17 urteko motogidaria hil da Zestoan, furgoneta baten aurka talka eginda

0:43

Agentziak | Erredakzoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da Zestoa Gipuzkoako udalerrian, GI-2633 errepidean, gidatzen ari zen ziklomotorrak furgoneta batekin talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez.  

Istripua 11:40an izan da, GI-2633 errepideko 10 kilometro puntuan; Aizarbazabalgo bidegurutzearen inguruan zeuden furgoneta batek eta motozikleta batek talka egin dute. Kolpe gogorraren eta bertan jasotako zaurien ondorioz, motozikletaren gidaria, Aizarnazabalen bizi zen 17 urteko gizonezko bat, hil da. 

Osasun langileak istripua izan den tokira bertaratu dira, eta ziklomotorraren gidaria suspertzen saiatu dira, baina hil egin da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zestoa albisteak Trafiko istripuen biktimak