Gizartea -

Mugikortasuna

Zabalik dago jada AP-63 autobideko irteera Biriatun

Irun eta Hendaia arteko joan-etorriak errazteko eta Santiago zubian kolapsorik ez izateko hartu dute erabaki hori Frantziako agintariek.

Auto-ilarak Biriatun. EiTBen bideo batetik hartutako artxiboko argazkia
Auto-ilarak Biriatun.
Auto-ilarak Biriatun. EiTBen bideo batetik hartutako artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintariek AP-63 autobideko lehen irteera ireki dute, Irun eta Hendaia artean ibilgailuen joan-etorriak errazteko eta Santiago zubian kolapsorik ez izateko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Frantziak atzo ireki zuen tarte hori, Santiago zubiaren inguruan auto-ilarak sortu ostean; izan ere, Irun eta Hendaia artean dagoen igarobide bakarra da hori.

Biriatuko lehen irteera astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 07:00etatik 19:00etara bitartean, eta Frantziako Mugetako Poliziak (PAF) kontrolatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Frantzia Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak