Gizartea -

Internet

WhatsAppek erabiltzaileen milaka telefono zenbaki zabaldu ditu Googlen

WhatsAppen web bertsioan identifikatu da akatsa, 290.000 eta 300.000 erabiltzaile artean zabaldu dira Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Indiako zein Espainiako erabiltzaileen telefonoak.

'Txateatzeko klik egin' funtzioak arriskuan jar ditzake erabiltzaileen zenbakiak. Argazkia: EFE.
'Txateatzeko klik egin' funtzioak arriskuan jar ditzake erabiltzaileen zenbakiak.
'Txateatzeko klik egin' funtzioak arriskuan jar ditzake erabiltzaileen zenbakiak. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athul Jayaram Indiako zibersegurtasunean adituak jakin duenez, WhatsApp mezularitza aplikazioak pribatutasun arazo bat izan du, eta hortaz, Googleen bilatzailean erabiltzaileen milaka telefono zenbaki zabaldu dira.

WhatsAppeko web bertsioan identifikatu dute akatsa, 290.000 eta 300.000 erabiltzaileen telefono zenbakiak zabaldu dira, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Indiako, Espainiako eta gainerako herrialde gehienetako erabiltzaileenak.

Hain zuzen ere, Jayaramek adierazi du WhatsAppen funtzioak (klik egin txateatzeko) arriskuan jar ditzakeela erabiltzaileen telefono zenbakiak, Googlek indexatu egiten baititu edonork aurkitu ahal izan ditzan.

Mezularitzako 'app-aren' funtzio horri esker, erabiltzaileek beste pertsona batekin txateatu dezake, telefono zenbakia gailuan gorde gabe.

Alde horretatik, erabiltzaile batek WhatsAppen kontu bat duen pertsona baten telefonoa badu, pertsona horrekin hitz egiten hasteko posible da esteka bat sortzea. Estekan klik egitean, erabiltzaile horren txata automatikoki irekiko da, konpainiak bere webgunean azaltzen duen bezala.

"Bere telefono zenbakia 'url' honetan ikusgai dago, eta 'url' horretaz jabetu daitekeen edonork bere telefono zenbakia jakin dezake", azaldu du Jayaramek Medium blogen plataforman.

Jayaramek azpimarratu du telefono zenbaki horiek Googleren bilaketa emaitzetan ere ager daitezkeela, bilaketa motorrek 'txateatzeko klik' funtzioaren metadatuak indexatzen baitituzte.

Arazo horren eragina nahiko larria izan daiteke, ezezagunek mezuak bidal baititzakete ezagutzen ez duten 'app' -aren erabiltzaileei, era berean, iruzurgileek edo ziberkriminalek erabil lezaketen funtzioa bat da.

Gainera, pertsona bakoitzak duen pribatutasun-konfigurazioaren arabera, edonork eskura lezake WhatsAppeko erabiltzaileen profileko informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Google Telefonia mugikorra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet