Gizartea -

Iragarpena

Giro aldakorra asteartera arte, Euskadin

Estropaden igande honetan lainoak eta euria nagusituko dira egunaren lehen zatian, baina arratsaldean, atertzera egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodeitza eta euria utziko digu Atlantikoko fronte batek gaur, igandea, batez ere kostaldean, Euskalmeten arabera. Egunaren lehen partean egingo du euria, baina arratsaldean atertzera egingo du eta hodeitza arindu egingo da. Tenperatura maximoak 20 gradu inguruan izango dira.

Astelehenean, hodeiak nagusituko dira egunez, eta euria egingo du tarteka kostaldean gauera arte. Barnealdean, berriz, ostarteak izango ditugu eta ez du euririk egingo. Tenperaturak ez dira ia aldatuko.

Astearte goizean, kostaldean behe lainoak izatetik eguerdian hodeitza saretzera, baina barnealdean goizago gailenduko da eguzkia. Tenperaturak gora egingo dute eta 25-27 gradu iguruan izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea