Gizartea -
Bizkaia
Hil egin da asteazkenean Bilboko erdigunean labankada jaso zuen gaztea
Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Erasoa asteazkenean izan zen, 22:30 aldera, Salazar Jeneralaren kalean.
EITB.EUS
Bart Bilbon arma zuri batekin labankadaz zauritu zuten 24 urteko gaztea hil egin da, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
22:30 aldera eraso zioten biktimari, Salazar Jeneralaren kalean, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. Gazteari arma zuri batez eraso zioten, eta zauria egin zioten hanka batean, femoraletik gertu.
Bertaratu ziren agenteek tornikete bat egin zioten odoljarioa eteteko, eta medikuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten.
Gizona, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, odol asko galdu baitzuen.
Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Ildo horretatik, hipotesi guztiak zabalik daude; horietako bat, balizko lapurreta batena.