Gizartea -

Gertakaria

Aizkora batekin arrebari eraso egiteagatik atxilotu dute Eibarren

62 urteko gizonezkoa Ertzaintzaren egoitzan aurkeztu da eta bertan atxilotu dute. Biktimak buruan, sorbaldan eta besoan ditu zauriak eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 62 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Eibarren (Gipuzkoa) aizkora batekin arrebari eraso egiteagatik. Jazoera igande honetako 13:15ak inguru izan da. Lekuko batzuk jakinarazi dutenez, gizonezko batek kaletik zihoan emakumezko bati objektu batekin eraso egin dio. Kaleko lagun batek ustezko erasotzailea harrapatu eta biktima artatzeko anbulantzia bat eskatu du.

59 urteko biktimak buruan, sorbaldan eta besoan ditu zauriak eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Bitartean, erasoaldian parte hartu duen herritarra eta ustezko erasotzailea Ertzain-etxean aurkeztu dira eta bertan atxilotu dute. Dirudienez, poltsan zeraman aizkora batekin eraso egin dio arrebari. Ustezko erasotzailea Ertzain-etxean izango da epailearen aurrera eraman arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea