Gizartea -

Dirua lapurtzeko

Lau atxilotu EAEn, kutxazain automatikoak manipulatzea leporatuta

Donostian eta Errenterian atxilotutako lagunek itsasgarri bat zeraman metalezko xafla bat jartzen zuten kutxazaineko zirrikituan eta horrela, bezeroen dirua lapurtu ohi zuten.

Atxilotuei konfiskatutako materiala. Argazkia: Ertzaintza.net
Atxilotuei konfiskatutako materiala. Argazkia: Ertzaintza.net
Atxilotuei konfiskatutako materiala. Argazkia: Ertzaintza.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Donostian eta Errenterian, dirua lapurtzeko bankuen kutxazain automatikoak manipulatzeagatik.

Delituzko teknika hau, ''crash trapping'' deritzona, alegia, banku sukurtsalen kutxazain automatikoak blokeatzean datza. Inplikatuek metalezko pletina bat jartzen dute billeteen euskarrian eta bezeroek eskatutako dirua barruan blokeatuta geratzen da. Modu honetan, egileek gerora eskuratu dezakete diru hori.

Donostiako eta Errenteriako bi kutxazainetan zaintza dispositibo bat ezarri ostean, Ertzaintzak 19 eta 27 urte bitarteko lau lagun atxilotu ditu. Atxilotuei neurri desberdinetako zenbait pletina, banda itsasgarria, lekeda eta kutxazainak manipulatze aldera ustez erabilitako beste tresna batzuk konfiskatu dizkiete.

Dirua atera aurretik, kutxazain automatikoa aztertzeko garrantziaz ohartarazi du Ertzaintzak. Txartela sartzeko zirrikituek, teklatuek, zein billeteen euskarriek ezin dituzte deigarriak diren elementu arrotzik izan.

Edozein anomaliaren aurrean edota dirua barruan geratuz gero, ez dugu kutxazainetik alde egin behar eta sukurtsala edota polizia deitu behar dugu beharrezko egiaztapenak egin ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea