Gizartea -

Sevillan

Umetxo bat laugarren solairutik behera erori da eta onik dago

16 hilabeteko haurtxoak Sevillako El Cerezo auzoko kaleko ibilgailu baten aurka egin zuen talka. Hala ere, onik dago eta ez du zauri larririk.

Neskatoa eraikin honetako laugarren solairutik behera erori da. Argazkia: EFE
Neskatoa eraikin honetako laugarren solairutik behera erori da. Argazkia: EFE
Neskatoa eraikin honetako laugarren solairutik behera erori da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Sevillako El Cerezo auzoko laugarren solairutik behera eroritako umetxoa onik dago eta ez du zauri larririk, Virgen del Rocio Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez. 16 hilabeteko neskatoa behaketan dago baina bere kordean dago. Halaber, ez du traumatismorik.

Ezbeharra larunbat honetan jazo da. 20:15ak aldera Macarena barrutiko El Cerezo auzoko Playa de Chipiona kaleko etxebizitza baten laugarren solairutik behera jausi da umetxoa. Poliziako iturriek diotenez, gertakaria ustekabekoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea