Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

30 urteko motozale bat larri zauritu da Mutrikun, auto baten kontra talka eginda

Istripua N-638 errepidean gertatu da, Saturrarango hondartzaren sarbidean. Talkak motorra beste ibilgailu baten aurka jaurti eta su hartu du.

Bi ibilgailuen sugarrak itzaltzeko lanean, Mutrikun (Gipuzkoa). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Bi ibilgailuen sugarrak itzaltzeko lanean, Mutrikun (Gipuzkoa). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Bi ibilgailuen sugarrak itzaltzeko lanean, Mutrikun (Gipuzkoa). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko motozale bat larri zauritu da arratsaldean, N-638 errepidean, Saturrarango hondartzaren sarbidean, Mutrikun (Gipuzkoa), auto baten kontra talka eginda.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Peugeot 307 batek eta Ducati Monster batek aurrez aurre egin dute talka. Kolpearen ondorioz, motorra beste ibilgailu baten aurka jaurti eta su hartu du.

30 urteko motor-gidaria larri zauritu da ezbeharrean, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Accidente en Mutriku (Gipuzkoa). Foto: Bomberos de Bizkaia

Bi ibilgailuak, Mutrikun (Gipuzkoa). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mutriku Suhiltzaileak Donostia Ospitalea Errepideko istripuetan zauritutakoak