Gizartea -

Desagertuta

Onik aurkitu dute Lasarten desagertuta zegoen 84 urteko gizona

Desagertua aurkitu ondoren, haren bila aritu diren pertsona guztien laguntza eskertu du SOS Deiak-ek.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan Lasarten desagertutako 84 urteko gizona onik aurkitu dute, SOS Deiak-ek sare sozialen bidez zabaldutako mezu baten bidez jakinarazi duenez.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuak goizean abiatu du desagertuta zegoen gizona bilatzeko operatiboa, eta desagertuaren berri izanez gero SOS Deiak-en 112 telefonora deitzeko edo larrialdi-zerbitzuekin kontaktuan jartzeko eskatu die herritarrei.

Azkenean, onik aurkitu dute gizona, eta haren bila aritu diren pertsona guztien laguntza eskertu du SOS Deiak-ek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Desagertutako pertsonak SOS Deiak