Gizartea -
Bizkaia
Hilda aurkitu dute Fruizen bilatzen ari ziren 74 urteko gizona
12:30 aldera, familiaren baserriaren ondoan dagoen ibai batetik gertu aurkitu dute haren gorpua. Desagertuaren senide batek atzo, 23:30 aldera, deitu zien larrialdi zerbitzuei.
eitb.eus
Larrialdietarako zerbitzuek hilda aurkitu dute astelehenetik Fruizen (Bizkaia) desagertuta zegoen 74 urteko gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Desagertutako gizonaren senide batek atzo, 23:30 aldera, deitu zien larrialdi zerbitzuei, harekin ezin zela kontaktuan jarri ikusita. Desagertu aurretik, etxe ondoan duen ortura zihoala esan zion.
Gaur goizean abiatu dituzte berriro hura bilatzeko lanak, Olalde auzoan. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Bizkaiko DYAren erreskate talde berezia eta Gurutze Gorriaren bilaketa taldea elkarlanean aritu dira zeregin horretan.
12:30 aldera, familiaren baserriaren ondoan dagoen ibai batetik gertu aurkitu dute haren gorpua.