Gizartea -
Hondarribiako Alardea
Ararteko: 'Herrizaingo Saila Berdintasun Legearen aurka ekiten ari da'
Era berean, "Jaizkibel konpainiari baldintzarik gabeko babesa" emateko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Hondarribiako Udalari Arartekoak.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainia mistoaren ordutegiak eta ibilbideak aldatu izana Berdintasun Legearen "kontrakoa" dela adierazi du gaur Aratekoak.
Hondarribiako (Gipuzkoa) Alardearen bezperan adierazpen instituzionala plazaratu du Arartekoak. "Jaizkibel konpainiari baldintzarik gabeko babesa" emateko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Hondarribiako Udalari Arartekoak.
"Konpainia horri ohiko ibilbideak betetzeko eskubidea" bermatzea eskatu die erakundeei Arartekoak.
"Bestela, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren oinarrizko eskubidea bermatzen duen Berdintasunaren Legea urratuko dute aurten. Botere publikoek berdintasun hori sustatu behar dute", gogorarazi du Arartekoak.
Emakunde
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak komunikatu batean azaldu duenez, nahiz eta ibilbideen eta ordutegien aldaketak segurtasun arrazoiengatik egin "Jaizkibel konpainiari protagonismoa kentzen diote".
Bestalde, ezker abertzaleak salatu duenez, Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpena eta EAEko Justizia Auzitegiaren berrespena "atzerapauso bat dira emakumearen parte-hartzea Alardean bermatzeko".